Munduko Junior Halterofilia Txapelketan lehiatuko da Eki Lizaso

Ainhoa Gil 2025ko api. 30a, 11:42

Danok Danena taldeko Eki Lizaso pultsularia Perun dago jada, Halterofiliako Junior mailako Munduko Txapelketa antolatzen duen herrialdean. Larunbat honetan lehiatuko da Lizaso, 18:30ean, 96 kiloko kategorian. 2024ko Munduko Txapelketan lortu zuen hamargarren postua hobetzea da bere helburua.

Denboraldi honetan iaz baino prestaketa hobea erakutsi du, dagoeneko bi aldiz lortu baitu Espainiako errekorra bere kategorian. Urtarrilean, Iberdrola kopa absolutuan, bi denboran 182 kilo altxatzea lortu zuen, eta joan den apirilean berriz ere errekorra igo zuen ,Gipuzkoako txapelketan, 183 kiloraino.

Denboraldi honetako prestaketa nabarmen hobetu da, eta Danok Danena halterofilia kluba ziur dago jasotzaileen errendimendua aurreko denboraldietan baino hobea izango dela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!