Nazio mailako sare hau ehuntzeko Euskal Herri mailako auzolan erraldoi bat egingo genuela adierazi genuen. Ahalik eta torturatu gehienen artean, ahalik eta modu zabalenean, Euskal Herrian torturatutako inor prozesu honetatik kanpo gera ez dadin.
Sarea ehuntzeko bitartekoa, gure herriko torturatuengana iristeko tresna, alegia, Kursaalean banatutako karpeta izango zela zehaztu genuen eta, helburu horrekin, Buruntzaldean Informazio Gune bat zabaldu dugu; eskualdeko torturatuei karpetak helarazteko, banatutako karpetak jasotzeko, zalantzak argitzeko eta beharrezko laguntza eskaintzeko.
INFO GUNEA maiatzaren 5tik aurrera zabalik egonen da Hernaniko Biteri Kultur Etxean, astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara.
Buruntzaldean tortura pairatu duen pertsona oro Sare honen parte egin nahi dugu eta martxan jarri dugun gunetik pasatzera animatu nahi ditugu.