Bederatzi postua erdietsi du Eki Lizasok, Junior Mailako Munduko Halterofilia Txapelketan

Aiurri 2025ko mai. 6a, 13:14

Bederatzigarren tokia eskuratu du Danok Danena halterofilia taldeko Eki Lizasok Junior Mailako Munduko Halterofilia Txapelketan. Joan den larunbatean lehiatu zen, Liman.

Gazteak ez zuen lortu aurtengo markak berdintzea; snatchen (arrankada) 150koa ezin izan zuen altxa eta 151 kilo menderatu ondoren, 153 kiloa jaso ezinik geratu zen. Zazpigarren postuan geratu zen. Bi kolpetan berriz, 178 kilokoa jaso ondoren bitan saiatu zen 183 kgkoarekin baina ezin izan zuen eta,  hamargarren postuan geratu zen. Sailkapen orokorrean, horrenbestez, bederatzigarren postuan geratu zen Lizaso gaztea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!