2024 urtean Buruntzaldeko bederatzi autoeskolek hartu zuten parte egitasmoan eta honatx irabazleak:
- Andoain: Zuriñe Barrante Ruiz.
- Astigarraga: Bernart Astiazaran Aleman.
- Hernani: Aimar Balenciaga Cia, Danel Manterola Miranda eta Maier Mutuberria Gutierrez.
- Urnieta: Olatz Urruzola Labaka.
- Usurbil: Jon Honich Iriberri.
Euskaraz gidatzen ikasteko aukera
2010. urtetik aurrera hasi ziren udalak datuak jasotzen: harrezkero, 1.300 lagun baino gehiagok gainditu du gidabaimenaren atal teorikoa, euskaraz, Buruntzaldean. Egitasmoaren hartzaileak, nagusiki, D ereduan ikasitako gazteak izan ohi dira eta proiektuare nantolatzaileen esanetan, "belaunaldi horiei eskolaz kanpoko jarduera hori ere euskaraz eskaintzea ezinbestekoa da,
egunerokoan euskaraz aritzeko beste espazioa irabazten baitugu".
Hala, martxan da, jada, aurtengo kanpaina. Informazio guztia eskualdeko autoeskoletan eta udaletxeetan izango dute eskura interesdunek, baita Buruntzaldea Euskaraz-en webgunean zein sare sozialetan ere.