Elkarretaratzearen deitzaileek adierazi dutenez, “Gros auzoko Basque Culinary Center zentro berria pribatua da, diru publikoarekin lagundua, eta 24 milioi euro kostatu zaigu. Erabilera sozialerako aurreikusita zegoen lursail hau esku pribatuetara pasa da 4 urtetan erabaki politikoengatik, nahiz eta Groseko eta Uliako auzotarrak horren aurka irmo agertu”.
Gogoratu dute Tolosaldean 14 urte daramatzatela “borrokan eskualdeko ospitale publiko baten alde”, eta eskualde hori dela “Eusko Jaurlaritzak ospitale-ekipamendurik eraiki eta martxan jarri ez duen EAEko eskualde bakarra”.
Tolosaldeko biztanleekin “zor historiko handia” dagoela azpimarratu dute, “ospitale hori ez izateak urtero gainerako eskualdeek baino 12 milioi euro gutxiago jasotzea esan nahi baitu, guztira 236 milioi gutxiago”.