Apirilaren 5ean hasitako Gipuzkoako Txapelketa amaitzear da. Maiatzaren 24an jokatuko da final handia, Zizurkilgo Zimiterioan. Aiztondo eskualdekoak dira finalera iritsi diren lau pilotariak, Urbieta lehengusuak. Eguerdiko 12:00etan hasiko da partida eta, pasakan ohikoa denez, joko bizi eta azkarra ikusi ahal izango da.