Sagardoaren Txapelketan Urriza eta Larrañaga lider jarri dira, eta asteleheneko partiden atarian lau bikote puntu bakar bateko aldearekin sailkatuta daude. Aurreko astelehenean, Urrizak eta LarraÒagak lau puntu eskuratu zituzten, orain arteko liderrak ziren Ezkurra II eta Juanenea menderatuta. Aurrelari iruindarrak eta atzelari azkoitiarrak argi utzi zuten hoberantz doazela. Josetxo Ezkurrak eta Aritz Juaneneak, bestalde, amaitu dute ligaxkako beren ibilbidea, eta, beraz, datorren asteleheneko emaitzen zain geratu dira, jakiteko zein postu egokitzen zaien finalerako bidean.
Bigarren neurketan, Ansak eta Zubirik hirugarren jokoan lortu zuten garaipena, Alorreneako Segurola eta Azpirozen aurka. Lehenengo jokoan, urnietarra eta goizuetarra gehiago izan ziren, baina bigarrenean, Segurolak eta Azpirozek markagailua irauli eta hirugarren jokoa jokatzera behartu zituzten aurkariak. Hirugarrenean, joko erabakigarrian, Ansak eta Zubirik gehiagotan asmatu eta garaipena erdietsi zuten.
Erremontari
Sailkapena, 4. jardunaldia:
- URRIZA-LARRA—AGA 8 p.
- EZKURRA II-JUANENEA 8 p.
- ALDABE-BARRENETXEA IV 7 p.
- ANSA II-ZUBIRI 7 p.
- SEGUROLA-AZPIROZ 2 p.