Senidetze eguna, larunbat honetan

Aiurri 2025ko mai. 28a, 11:13

Aiztondo bailara eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko senidetzeak bide luzea egin du jada. Senidetze hori ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte larunbat honetan Amasa-Villabonan. Harrera instituzionalaren ondoren, harrera herrikoia eskainiko zaie Segundo Monteseko ordezkariei. Bazkariaren osteko kantaldiarekin borobilduko dute eguna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!