“–Kaixo bidaliko didazu jaso berri duzun kodigoa?”. Gertatzen ari da, gertuko lagunen telefonoetako whatsapp aplikazioetatik dator mezua, jada hackeatu dutelako. Iruzurgileek eskatzen duten kodigo hori berifikazio kodea da, aplikazioa instalatzean telefonora iritsi ohi den sms bidezkoa mezua, aplikazioaren jabea ziurtatzen duena. GOMENDIOA: Inoiz ez eman norberaren mugikorrera iristen den koderik inori.
Hiper konektatuak bizi gara eta gure datuak eta informazioa sarean hamaika lekutan dugu, sakabanatua. Sare sozialak, online banka, erosketa elektronikoak, app ugari eta hauek guztietarako gure datuak eta informazioa eman behar izaten dugu. Honekin batera oro har, ingurune hauetan aritzeko segurtasun eta praktika egokien kultura oso ahula izan ohi dela kontuan hartzen badugu, arrisku handian bizi garela esan dezakegu.
Ez da erraza honi aurre egitea baina hainbat kontzeptu garbi izateak asko lagun gaitzake. Hona aholku txiki batzuk:
- Pasahitzak: Ez erabili pasahitz berdina leku guztietan. Izan ere bat hackeatuz gero, zerbitzu guztiak jar daitezke arriskuan. Bestalde pasahitza ahalik eta sendoenak jartzea komeni da. Pasahitz kudeatzaileek (keepass, lastpass, Proton pass, passbolt...) asko lagundu dezakete pasahitzen politika egoki bat garatzen.
- Kontzientziazioa eta formakuntza: Garrantzitsua da ulertzea gure datuak ematen ari garenean nori, zergatik, zenbat eta zertarako ematen ari garen. Bide batez zerbitzu hauek guztiek nola funtzionatzen ulertzea garrantzitsua da.
- Defektuz, ez fidatu: Zure datuak dira eta hauek edozeini emateko bermeak izan behar dituzu. Ezezagun batek eskatzen badizkizu edo ezagun batek ere arrazoi garbirik gabe eskatzen badizkizu ez fidatu, erne egon eta gehiago jakiten saiatu. Ildo beretik sareetatik, emailetik edo beste bideetatik datozen eskaerekin erne egon, ohikoa izaten da aitzakia desberdinak erabiliz loturetan klikatzeko eskatzea eta bertatik malwarea sartzea gailua hackeatzeko.
IZT Andoaingo kooperatiba da. Honako hau artikulu luzeago baten sintesia da.