Orain aste batzuk, Euskal Herriko txosnaguneak "arriskuan" daudela ohartarazi zuen jai herrikoien mugimenduak, administrazio publikoek geroz eta zailtasun handiagoak jartzen dizkietela salatuta. Pixkanaka zorrozten ari diren araudiek eta kudeaketa administratibo korapilotsuek txosnaguneak kinka larrian ipintzen dituztela agerian jarri zuten: "Jaiak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, desagertzeko arriskuan daude".
Hori horrela, "Txosnak. Gureak, denonak" dinamikari ekin diote, Euskal Herriko ondare inmaterial gisa izenda ditzaten.
Imajinatzen al duzu txosnarik gabeko jairik?
Txosnak ez dira edari barrak bakarrik. Jai herrikoien bihotza eta gure nortasun kolektiboaren isla dira.
Borondatezko lanetik sortzen dira, eta adin guztietako herritarrek espazio aske, parte-hartzaile eta herriari irekiak eraikitzen dituzte elkarrekin.
Ez dugu ospatzen bakarrik: gure tradizioak bizirik mantentzen ditugu, kultura sustatzen dugu eta komunitatea indartzen dugu. Txosnek partaidetza soziala bultzatzen dute eta sortzen dituzten onurekin proiektu kultural eta sozialei eusten diete. Herritik sortzen dena herrira itzultzen da.
Festa baino askoz gehiago dira: tresna politikoak, sozialak eta kulturalak dira. Gure ahotsa dira.
Horregatik, ondasun inmaterial izendatzeko babes zabala jaso nahi dugu. Egin bat ekimenarekin!
View this post on Instagram