Elkarretaratzea, azken indarkeria matxista kasua gaitzesteko

Aiurri 2025eko ekainaren 3a

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian. Joan zen astean gizon batek alaba hil eta bere bikotekidea zauritu zituen Bilbon, bere buruaz beste egin aurretik. Indarkeria matxista salatu zuten  elkarretaratzean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!