Urriza eta Larrañaga finalisten zain ziren eta atzokoan argitu zen hori. Izan ere, Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea menderatu zituzten, bi jokotan (14-15 eta 7-15). Horrenbestez, Erremontari-Sagardoaren Txapelketako finala datorren astelehenean jokatuko da Galarretan.
Atzokoan, bi zati oso desberdin izan ziren. Lehenengo jokoan, bi bikoteak parez pare aritu ziren, eta Aldabek eta Barrenetxea IV.ak tanto bakar batez eskuratu zuten puntua. Bigarren jokoan, ordea, Ezkurra II.ak eta Juaneneak ez zuten aukerarik izan. Bigarren joko horretan, gakoetako bat izan zen Barrenetxea IV.aren sakea; atzelari hernaniarrak sei tanto egin zituen.