Ekaitz Cortajarena entrenatzailearekin gerturatu ziren gazteak Madrilgo txapelketara eta honakoak izan ziren hirukotearen emaitzak:
- ENEKO MESA 65 KILO KATEGORIA T.O. 181 KILO 5. POSTUA
- UNAI MESA 71 KILO KATEGORIA T.O. 187 KILO 7. POSTUA
- REDA EL BYAD 79 KILO KATEGORIA T.O. 220 KILO 5. POSTUA
Uztaila bukaeran izango den Europako 15 eta 17 urtez azpiko txapelketarako sailkatzea lortu du ENEKO MESA 14 urteko gaztetxoak eta Espainiako selekzioarekin hartuko du parte.
Bestalde, datorren asteburuan, ekainak 14-15ean Zaragozan, Espainiako Absoluto mailako txapelketa izango da. Bertara joateko gutxieneko marka lortu duten Ekaitz Cortajarena, Kristian Labaka, Izarne Marko, susana Davila eta Amaia Mediero joango dira. Ekaitz Cortajarenak, altxatzeaz gain, entrenatzaile lanak egingo ditu eta Andres Rubiños izango du laguntzaile.
Kirolari hauez gain, Eki Lizasok ere badu gutxieneko marka lortua, baina momentu honetan Europako Junior txapelketareko prestaketa lanetan murgildurik dagoenez, errendimendu altuko zentroko zuzendaritza teknikoaren erabakiz, ez da Espainiako txapelketan arituko.