‘Dementzia Bizitzen’ programaren barruan hitzaldia antolatu dute

Aiurri 2025ko eka. 12a, 07:06

Hitzaldia datorren ekainaren 12an izango da Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan, arratsaldeko 16:30ean hasita. Hizlari ariko dira Raquel Cousillas eta Nora Tapia. Izen-ematea telefonoz egin behar da 943 673 629 zenbakira deituta.

Aurretiazko borondateak

Pertsona batek, unea iritsita, bere burua eta etorkizuna kontrolatzeko gai ez bada, zein arreta jaso nahi duen zehaztu dezake. Balio legala duen agiri bat behar da horretarako. Funtzio zehatza du, une kritikoetan zein arreta mediko eta tratamendu jaso nahi duen errespetatzea.

Organoak emateko nahia, zein tratamendu baztertu, non hil nahi duen (etxean edo ospitalean)… horrelakoak jaso daitezke aurretiazko borondateak idatzian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!