Aste honetan jokatuko diren ia Gipuzkoako txapelketako final guztietan Behar Zana elkarteko ordezkariren bat izango da.
Gipuzkoako 4 terdikoan, nagusien bigarren mailan Iñaki Lizaso finalean izango da. Lehen mailan, joko bikaina duen Joanes Cestau pilotari gaztea iritsi da finalera. Jubenilen bigarren mailan Unai Zufiriak jokatuko du eta hirugarren mailan Aitor Larrartek. Kadete hirugarren mailan, Oier Elolak jokatuko du finala. Aipatu beharrekoa da, bestalde Otaegiren finalerdiko partida, larri kanporatu baitzuten lehen mailan.
Berezkoetan, errendimenduko pilotari onenen artean Beñat Eizagirrek finala jokatuko du. Binaka Udaberri sarian, bigarren mailan Ezkioga-Barriolak finala jokatuko dute. Aipatu beharrekoa finalerdietan Etxarrik larri galdu zuela alebin mailan.
Euskal liga trinketean, gazte mailan Inhar Iparragirrek balentria handia izango du: Eskuz banaka jokatuko du eta ondoren binaka Peru Cestaurekin bikote osatuta Unai Zufiria (bezperan lauterdikoa jokatuta) eta Eñaut Oñateren aurka.
Xarez, Euskal Ligan maila nagusian Joxi Lopetegi eta Xuban Lopetegik finala jokatuko dute.
Txapelketa pribatuei dagonienez, Andoni Olasagastik finala jokatuko du Irurtzunen, Villanuevarekin.
Bestetik, emakumezkoen nagusien mailan finalerdia Behar Zanako Miriam Arrillagak eta Miren Larrartek elkarren artean jokatuko dute eta Itxaso Erasunek Maddalen Etxegarairi 22-13 irabazi dio. Beraz, finala Behar Zanakoen artean izango da maila gorenean.
Txapelketa pribatuetan, finalerdi garrantzitsuak ere izango dira jokoan, Txukun Lakuan taldekakoan arituko dira gure pilotariak Txumuluxuetaren aurka.
Bestetik, Ataria txapelketako finalerdiak ere izango dira asteburu honetan zehar.
Azkenik, Mendialdean kadete hirugarren mailan Elolak jokatuko du.