Hala dio oharrak:
“Odola ematearekin duten konpromiso eskuzabala eta irmoa elkartasunaren eta erantzukizun kolektiboaren adibide argia da.
Haien eskuzabaltasunari esker, milaka pazientek, urtero, ezinbesteko tratamendu eta arreta medikoak jasotzen dituzte. Emaileek, ekintza xume baina guztiz garrantzitsua eginez, zerbait ordezkaezina eskaintzen dute: itxaropena eta bizia.
Gaur, gure erakundeekin batera, haien eskuzabaltasuna aitortu nahi dugu, eta donazioaren kultura sustatzen jarraitzeko konpromisoa berresten dugu, gizarte osoaren ongizatea bermatzeko.
Eskerrik asko bihotzez”.