Aurreko urteetan bezala, ETB1 katean ikusi ahal izango da lehiaketa. Jaialdi bakoitzean bi partida jokatuko dira, bat banaka, lau eta erdiaren barruan, eta bestea binaka.
- Binaka arituko diren bikoteak Arrizabalaga-Bergara, Ibarrola-Gaminde, Zabaleta-Mendizabal eta Arraiza-Capellan izango dira.
- Kaiolan, aldiz, Aldaik, Arrillagak, Etxegaraik eta Erasunek neurtuko dituzte indarrak.
Babes zabala
Pilotariei eta txapelketari babesa eskaini eta pilotazaleei Esperantza pilotalekura gerturatzeko gonbita eginez, aurkezpenean izan ziren EITB-ko kirol zuzendaria Joseba Urkiola, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendria Carlos Sergio Atxotegi, Itxaso Erroteta, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzia, Iker Iglesias Euski Labeleko ordezkaria eta Alvaro Parro, Laboral Kutxako kidea.