Hainbat txapelketatako finalak jokatuko dituzte Behar Zanako kideek asteburu honetan

Aiurri 2025ko eka. 19a, 12:46

Hainbat final eta finalerdi izango dira jokoan asteburu honetan eta, Behar Zana elkarteko pilotariek presentzia handia izango dute horietan. Emakumezko nagusien mailako finalean Erasun eta Larrarte lehiatuko dira eta, larunbat arratsaldean Euskal Ligako buruz buruko finalerdia jokatuko du Cestau gazteak. 

Gasteizen, bestalde, taldekako txapelketako finala jokatuko du Behar Zanak Zornotzako Lagun onak taldearen aurka, benjamin, alebin eta infantil mailan. 

Azken bi asteburutan, beraz, hainbat txapelketatan protagonista izan da Behar Zana taldea. 

Horrez gain, Antton Pebet txapelketa aurrera doa eta partida interesgarriak izaten dira ikusgai.

Ostegun arratsaldean, 19:00etan hasita, Murua-Arbizu/Alberdi-Odriozola eta Etxeberria-Erasun/Hormaetxe-Garmendia partidak jokatuko dira. 

Ostiral arratsaldean, 18:30ean hasita, Etxaniz-Balerdi/Oscoz-Apeztegia eta Igoa Santesteban/ Olaetxea-Azpiroz lehiatuko dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!