500 eta 1000 eskilaratan, bi probatan nagusitu da Zumeatarra taldeko kirolaria. Aner Arozena ere bi probatan izan da bigarrena, eta 1000 eskilaratan segundu bakarreko aldearekin iritsi dira lehen bi sailkatuak.
Velascok iaz ere maila bikaina eman zuen, podiumera igo baitzen. Oso lasterketa gogorra eta bizia da, eta bi proben artean gainera atsedenaldirako denbora-tartea izaten da. Gaurkoan ondoen moldatu dena Koldo Velasco izan da.