Arriskuak saihesteko neurri-sorta jarraitzea gomendagarria da:
- Sua zabaltzen lagun dezaketen elementuetatik gertu surik ez egitea, hala nola autoak, eraikinak, erakusleihoak, gas-hodiak, sare-elektrikoa, edukiontziak edo landaredia.
- Suaren ingurunea garbi eduki, ez hedatzeko..
- Ez egin 4 metrotik gorako garaierako surik.
- Ez piztu surik haize handia badabil.
- Gasolina, disolbatzaileak edo alkohola bezalako likido sukoiak ez erabili eta horien ordez papera edo lasto lehorra erabili.
- Erregai arinak ekididin: paperak, oihalak, plastikozko kurrixkak edo konfetia.
- Material arriskutsuak ez bota sutara: produktu piroteknikoak, sprayak, latak, pneumatikoak, zaborra edo plastikoak, ke toxikoa sortzen dutelako.
- Itxi inguruko leihoak eta balkoiak, txinpartak etxebizitzatan sar ez daitezen.
- Adingabeak une oro gainbegiratu: pertsona heldu batek kontrolatu behar du sua.
- Segurtasun-distantzia mantendu eta jende gehiegi ez hurbildu eta ahal dela saihestu suaren gainetik salto egitea.
- Su-itzalgailu bat edo mangera bat eskura izan, prebentzio-neurri gisa.
- Lekutik alde egin baino lehen, ziurtatu ez dagoela ez sugarrik ez erretxinik. Estali hondakinak lurrarekin edo harearekin.
- Edozein larrialdi edo gorabehera izanez gero, berehala deitu behar da 112 (SOS Deiak) telefonora.