Eskualdean lur hartuko du Donosti Cup nazioarteko futbol-txapelketak

Aiurri 2025ko uzt. 4a, 09:22

Urtero bezala, hitzordu garrantzitsua dute eskualdeko futbolzaleek uztailaren hasieran: Donosti Cup nazioarteko futbol-txapelketa izango da uztailaren 7tik 11ra bitarte, Gizpukoako makina bat zelaitan, baita Urnietan zein Andoainen ere. Hala, 30 herrialdetako 291 klubetako 900 taldek hartuko dute parte eta tartean izango dira urnietarrak nahiz andoaindarrak

Orotara, Urnietako hamar futbol-talde eta Euskaldunako beste zortzi izango dira lehian, gertuko zein urrutiko aurkarien kontra jokoan. Izan ere, urteak joan urteak etorri, dimentsio handia hartu duen txapelketa da Donosti Cup. Horren erakusle da parte hartzen duten nazioarteko taldeen kopurua. Aurten honako herrialdetatik etorritako jokalariak jasoko ditu lehiaketak: Alemania, Andorra, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Espainia, Estatu Batuak, Etiopia, Frantzia, Ghana, Honduras, Japonia, Jordania, Mexiko, Nigeria, Oman, Peru, Portugal, Erresuma Batua, Dominikar Errepublika, Errusia, Hegoafrika eta Suedia. Horrez gain, lehen aldiz zango dira ere Tanzania, Dominikar Errepublika eta Taiwan. 

Lehen fasean, talde bakoitzak gutxienez hiru edo lau partida jokatuko ditu, taldeko aurkari-kopuruaren arabera. Behin hori amaituta, taldeko lehen bi sailkatuek Playoff A (Champions League) txapelketara egingo dute jauzi, eta hirugarren eta laugarren sailkatuek, aldiz, Playoff B (Europa League) kanporaketan lehiatuko dira.

Nazioarteko taldeak, etxeko futbol-zelaian

Era berean, herritik atera gabe, askotariko partidaz gozatzeko aukera izango da Urnietan zein Andoainen, txapelketak iraun bitartean, datorren astelehenetik aurrera, goiz eta arratsalde.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!