Argia-Ikerfolk taldeko dantzariak lagun, Eider Mendoza diputatua nagusiak ireki zuen soka-dantza, eta Alpargata edo Esku-aldatzeko doinua dantzatu zuten herri-ordezkarietako batzuk. Tolosako alkateak, Batzar Nagusietako presidenteak eta diputatu nagusiak egindako hitzen ondoren, berriz, Irradaka dantza eskaini dute emakumezko dantzariek. Amaitzeko, Et Incarnatus orkestra eta abesbatzako kideen eskutik, Benito Lertxundiren Oi Lur eta Xabier Leteren Izarren hautsa interpretatu zituzten. Ekitaldia Agur jaunak abestuz itxi zuten.
Beran izan ziren Beterri-Aiztondoko alkate guztiak: Kristina Rodriguez (Aduna), Andoni Alvarez (Andoain), Bea Unzue (Amasa-Villabona), Pili Legarra (Asteasu), Maite Arana (Larraul), Jorge Segurado (Urnieta) eta Maite Amenabar (Zizurkil).
Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025
Milurtekoaren oinarrian Erdi Aroko esku izkribubat dago, zeinean jasotzen den, 1025. Ipuscuako jaun Gartzia Azenarizek eta haren emazte Gayla de Iputzak, Olazabaleko Salbatore monasterioa (egungo Altzon) eman ziola dohaintzan San Juan de la Peñako zenobioari, bere babespean zeuden beste hainbat lurrekin batera. Hori dela eta, orain dela 1000 urteko Ipuscua eta gaur egungo Gipuzkoa hitzak uztartuz, Ipuskoa. Izanetik izenera 1025-2025 leloa goiburu hartuta, hainbat ekintza antolatzen ari dira Gipuzkoan.