Emakume Master Cup Zirkuituaren eskutik, San Fermin Torneoko partidarik luzeena jokatu da gaurkoan: Zabaletaren eta Erasun izan dira garaileak, 22-19 irabazita, 453 pilotakadako partidan. Bertatik zabaldutako oharrean, Emakume Master Cupeko antolatzaileek adierazi dute “publikoak, zutik, lau pilotarien ahalegina eskertu du, final gogor eta zirraragarri batean hustu egin direlako lau protagonistak”.
Goiuri Zabaleta txapelketako pilotaririk onena izendatu dute, eta Itsaso Erasunek laguntza ikaragarria eman dio. Parean ez zeuden etsitzeko prest: Salsamendi oso ausart aritu da eta Mendizabal, sendo. 14-18 aurreratu dira eta finalak kolore urdina hartu du. Azken txanpan, ordea, gerora irabazle izan direnek erabaki hobeak hartu dituzte.
Master Laboral Kutxa Emakumezkoen San Fermin txapelketa nagusia
2025-07-12. Iruñeko Labrit pilotalekua:
Zabaleta-Erasun 22-19 Salsamendi-Mendizabal
Argazkiak: Master Cup.