Birritan igaroko da Donostiako Klasikoa, abuztuaren 2an, eskualdetik

Aiurri 2025ko uzt. 15a, 18:17

Artxiboko irudia.

Abuztuaren 2an Donostiako Klasikaren edizio berria izango da eta lehen kilometroetan eskualdean barrena igaroko da.

Frantziako Tourraz gozatzen ari gara, egunotan eta, laster, goi mailako txirrindulariak eskualdean barrena ikusiko ditugu. Abuztuaren 2an izango da Donostiako Klasikaren edizio berria, eta tartean izango dira Frantziako Tourrean nabarmendu diren hainbat tropelkide.

211,4 kilometrokoa izango da lasterketa eta, ibilbidean, sei mendate igo beharko dituzte. Aurten, goizeko 11:00tan Añorgatik abiatu eta Hernani aldera joko dute. Gauzak horrela, minutu gutxira Urnietan, Andoainen eta Aiztondon barrena igaroko dira. Andazarrate, Urraki eta Alkiza igo ostean Aduna aldetik iritsiko dira berriro Andoainera. Eta, handik, Urnietara. Bigarren igaroaldia 14:30ak aldera izango da. Azken txanpan Jaizkibel, Erlaitz eta Murgil igo beharko dituzte Donostiako Boulevardera iritsi aurretik. Arratsaldeko  17:00etarako proba amaitzea espero da.

Iaz, UAEko Marc Hirschi gailendu zen. Gertu izan zituen Julian Alaphilippe  eta Lennert Van Letvelt. Talderik onena UAE Team Emirates izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!