Uda honetan busa erabiliko dute Adif-Renfeko erabiltzaileek

Aiurri 2025ko uzt. 22a, 21:41

Renfek aditzera eman duenez, uztailaren 25ean hasi eta irailaren 21era bitarte, tren erabiltzaileek busean egin beharko dute Donostiaranzko joan-etorria. Xehetasunak, jarraian.

Iragarpenak aldirietako tren-zerbitzuari eta distantzia ertaineko eta luzekoei ere eragingo die.

Gainera, zenbait ordutegietan doikuntza arinak izan daitezkeela aurreratu dute, errepide bidezko transferentzietara egokitzeko. Ordutegiak renfe.com webgunean kontsulta daitezke.

Aldirietako trenak:

Uztailak 25 - Abuztuak 3
Autobusak antolatuko dira Andoain eta Irun artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Andoain, Urnieta, Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo Errenteria, Ventas eta Irun.

Abuztuak 4 - Irailak 7
Autobusak antolatuko dira Hernani eta Irun artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo Errenteria, Ventas eta Irun.

Distantzia ertainekoak:

Uztailak 25 - Abuztuak 6
Autobusak antolatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

Abuztuak 7 - Abuztuak 11
Autobusak antolatuko dira Irun eta Altsasu artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia, Andoain, Villabona, Tolosa, Ordizia, Beasain, Legazpi eta Altsasu.

Abuztuak 12 - Abuztuak 20
Autobusak antolatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

Abuztuak 21 - Abuztuak 25
Autobusak antolatuko dira Irun eta Altsasu artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia, Andoain, Villabona, Tolosa, Ordizia, Beasain, Legazpi eta Altsasu.

Abuztuak 26 - Irailak 21
Autobusak antolatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!