Adif-Renfeko erabiltzaileek Hernanin busa hartu beharko dute

Aiurri 2025eko abuztuaren 4a

Renfek aditzera eman duenez, abuztuaren 4an hasi eta irailaren 7ra bitarte, aldirietako trenen erabiltzaileek Hernanin hasi eta busean egin beharko dute joan-etorria. Xehetasunak, jarraian.

Iragarpenak aldirietako tren-zerbitzuari eta distantzia ertaineko eta luzekoei ere eragingo die.

Gainera, zenbait ordutegietan doikuntza arinak izan daitezkeela aurreratu dute, errepide bidezko transferentzietara egokitzeko. Ordutegiak renfe.com webgunean kontsulta daitezke.

Aldirietako trenak:

Abuztuak 4 - Irailak 7
Autobusak antolatuko dira Hernani eta Irun artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo Errenteria, Ventas eta Irun.

Distantzia ertainekoak:

Uztailak 25 - Abuztuak 6
Autobusak antolatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

Abuztuak 7 - Abuztuak 11
Autobusak antolatuko dira Irun eta Altsasu artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia, Andoain, Villabona, Tolosa, Ordizia, Beasain, Legazpi eta Altsasu.

Abuztuak 12 - Abuztuak 20
Autobusak antolatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

Abuztuak 21 - Abuztuak 25
Autobusak antolatuko dira Irun eta Altsasu artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia, Andoain, Villabona, Tolosa, Ordizia, Beasain, Legazpi eta Altsasu.

Abuztuak 26 - Irailak 21
Autobusak antolatuko dira Irun eta Andoain artean, bi noranzkoetan.

Geldialdiak:
Irun, Lezo Errenteria, Pasaia, Donostia eta Andoain.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!