Kontrolak prebentziozkoak izango dira eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, Ertzaintzak ohar bidez adierazi duenez. Kalkuluak eta datuak eman dituzte ohar berean: “Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute esponentzialki. Kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko. 2024an, Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan trafiko-istripuz hildako pertsonen %32 faktore nagusia abiadura desegokia izan zen”.