Albisu, Amasa-Villabonara eta Andoainera hurbiltzen den zorroztailea

Aiurri 2025ko ira. 4a, 08:00

Zorroztailearena ogibide zaharra da eta badira lanbide hori iraunarazteko prest dauden pertsonak. Joxe Mari Albisu zorroztailea Andoainera hurbildu da bart arratsaldean. Txistoki pasealekuan aritu zen lanean: Labanak, guraizeak, aizkorak… hainbat tresna zorrozten ditu. 

Etorrera iragartzeko kartel politak ipini zituen herrian. “Amasa-Villabonako azokan izaten naiz hilabeteko lehen eta hirugarren asteartean. Eta, tarteka, Andoainera hurbilduko naiz”, dio euskara ederrean. Etortzen den aldiro, hori bai, kartelak jarriko dituela aurreratu du.

Txistoki pasealekuan ipini zuen postua Albisuk.

Udalerrian afitxa deigarriak jarri zituen aurreko egunetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!