Uzturre Foroak euskal politikarien arteko solasaldia antolatu du, Xabier Euzkitzek gidatuko duena. Aurreko saioetan bezala, ekitaldia Tolosako TOPIC aretoan izango da arratsaldeko 19:00tan hasita.
Honatx, partaideak: Maria Eugenia Arrizabalga, EAJren Gipuzko Buru Batzarreko presidentea; Eider Mendoza, Gipuzkoako Diputatu Nagusia; Maria Ubarretxena, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea; Maribel Vaquero, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea; eta, Oihane Agirregoitia, Europarlamentaria. Ekitaldira bertaratzen direnei Uzturre Foroaren "Adiskide" izateko aukera eskainiko zaie. Informazio guztia bertan banatuko duten eskuorrian izango da. Aipatu foroak Tolosaldera hitzaldiak, elkarrizketak, mahai-inguruak, hitzaldiak, jardunaldiak, biltzarrak eta interes handiko beste edozein jarduera dibulgatzaile antolatu nahi ditu.