2025ean 65 urte egin dituzten edota Sagardogintza lanak utzi dituzten Sagardogileak omendu ohi ditu elkarteak. Aurtengo protagonistak Beterri-Buruntzakoak izan dira. Hots, Elutxetako Juanjo Urruzola eta Begoña Etxabe eta Gaztañagako Jose Angel Gaztañaga eta Maria Angeles Garmendia. Horrez gain, aipamen berezia egin zioten ateak itxi berri dituen Otsuenea sagardotegiko sendiari.
Omenduek jendetzaren babesa jaso zuen, baita sektoreko eta erakundeetako ordezkariena ere. Izan ere, ekitaldira hurbildu ziren Andoaingo eta Urnietako udal ordezkariak.
Sagardo dastaketa
Gipuzkoako 31 sagardotegien sagardoa izan zen postuetan. Tartean, Adunako Aburuza eta Zabala, Andoaingo Gaztañaga eta Mizpiradi eta Urnietako Altuna eta Oianume.