Leitzarango paraje eder batean egindako bideo-muntai ikusgarria zabaldu dute

Aiurri 2025ko ira. 9a, 09:10

Maizorri Txalaparta Eskolak txalaparta ikastaroa antolatu du 2025-2026 ikasturteari begira, eta eskaintzaren berri emateko zabaldu du ikus-entzunezko ikusgarria. Leitzarango kanal handia eta Oindolar batzen dituen bidezidorrean kokatzen den harkaitzean grabatu zuten bideoa, abuztuan. Ikusgai, hemen: 

Ikastaroan parte hartzeko eman liteke izena jada, 677153422 telefonora hots eginez, edota, maizorri@gmail.com korreora idatzita. Irailaren 24 bitarte eman ahal izango da izena.

 

Auzolanean egindako bideoa

Maizorri Txalaparta Eskolako kideek eta zeinbat lagunek osatu dute hiru minutu eta erdiko iraupena duen ikus-entzunezkoa, abuztuko goiz batean hain zuzen.

Ez zuten edozein leku aukeratu grabaketarako. Begiraleku aparta da Amasa-Villabonako lur-eremuan kokatzen den harkaitza, Leitzarango bailaran topa daitezkeen toki miresgarri horietako bat; izan ere, bailara sakona aurrez-aurre jartzen baitu hortik dabilen ibiltaria.

Bideoaren egileek argazkirako bildu ziren, goiz osoko grabaketa amaitu ostean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Ekaitz Ollo Tolo, Jon Urtasun, Juan Godoy, Ianire Huizi, Josu Zubeldia eta Maite Sagaseta. Makurtuta, Mikel Arberas.

Bideoaren egileak, Leitzarango begiralekuko harkaitzean (Argazkia: Maizorri Txalaparta Eskola)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!