Irailaren 20an aurkeztuko dute Aiztondoko Gazte Asanblada

Aiurri 2025ko ira. 11a, 10:15

Egun osoko egitaraua prestatu dute Aiztondoko Gazte Asanblada aurkezteko. Zizurkilen gauzatuko dute irailaren 20an Adi Aiztondo! eguna eta aurkezpenean, asanbladaren izena eta logoa ere bistaratuko dituzte. Egitarau oparoa osatu dute egun horretarako:  

14:30 Bazkaria. Paella. (Tiketak salgai irailaren 3tik 16ra, Egarri tabernan. Landunak 10€, langabetuak 5€).

16:00 Jolasak.

18:00 DJ Euzkolabel.

19:00 Aurkezpena.

20:00 Mojitok.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!