Eraberritze lanak egingo dituzte Zizurkil eta Asteasu arteko bidegorrian

Aiurri 2025ko ira. 11a, 10:30

Irailaren 15ean hasiko dituzte Zizurkil eta Asteasu arteko bidegorrian dauden egurrezko pasabideak konpontzeko
eta berritzeko lanak.

Lanak egin bitartean, dagokion pasabideko pasaera itxita egongo dela jakinarazi du Zizurkilgo Udalak. Aurreikusitako mozketa-egunak honako hauek dira:

Irailaren 15etik 28ra: 3,8 kilometroan dagoen pasabidea (Asteasu herrigunetik hurbilen dagoena).
Irailaren 29tik urriaren 12ra: 3,35 kilometroan dagoen pasabidea (industriagunetik gertuen dagoena).
Urriaren 13tik 19ra: 1,84 kilometroan dagoen pasabidea (Burrustidi baserriaren atzealdean dagoena).Pasabidea guztiz aldatuko da eta
berria jarriko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!