Dementzia hizpide izango dute, tailer praktikoan

Aiurri 2025ko ira. 16a, 21:06

“Zainketa aringarriak dementzian” tailerrean parte hartzeko gonbita luzatu du Andoaingo Osasun etxeak. Datorren irailaren 22an izango da, 16:30ean hasita, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan. Monte Perez Garcia medikua izango da hizlaria.

Dementzia mota desberdinen bilakaerak aurrera egin ahala, trebekuntza kognitiboaren galera eta mugikortasunaren okertzea ematen da. Ondorioz, sedentario portaerak areagotuz doaz. Mugikortasun maila hobetzeko eta osasun egoera egoera ezin hobean mantentzeko, ariketa fisikoa egiteko programak proposatu behar dira, dementzia-fasearen arabera eta sintoma psikologiko-portaerak dituzten pertsonen baldintzetara egokituta.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen du dementzia: sindrome bat, oro har kronikoa edo progresiboa, funtzio kognitiboaren narriadurak ezaugarritzen duena (hau da, pentsamendua prozesatzeko gaitasuna), zahartze normalaren ondoriotzat har litekeenetik harago. Dementziak oroimenari, pentsamenduari, orientazioari, ulermenari, kalkuluari, ikasteko gaitasunari, hizkuntzari eta judizioari eragiten die.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!