Datorren astelehenean abiatuko da Egunean Behin 19D

Aiurri 2025ko ira. 17a, 07:40

Udako oporraldiaren ostean, galdera-erantzunetan oinarrituriko euskarazko APP ezagunena martxan da berriro. 19. denboraldiari ekin diote irailaren 22an eta inguruko zaletuak Aiurri taldean lehiatu ahal izango dira. 

Aiurri taldea

Ehunka jokalariren bilgune da: "Garb", "Esti Alkorta", "Andriu", "Beti Sotera!", "Jokin" eta beste hainbat nabarmenduko dira sailkapenaren gaikaldean. Gainerakoentzat, norberaren ezagutza neurtzeko aukera polita da.

Nola parte hartu?

  1. APPko partaide izan behar zara parte hartu ahal izateko.
  2. Aiurri taldean parte hartzeko ESTEKA honako hauxe da.

Taldera batu eta joka ezazu, animo!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!