Musika eskola askotan ari dira adin honetara egokitutako ikastaroak eskaintzen. Ez da beharrezkoa musika ezagutzarik edo esperientziarik izatea: edonorentzat dago irekia. Helburu nagusia musikaz gozatzea izango da.
Saioak astean behin egingo dira, 45 minutuko iraupenarekin. Taldeak txikiak izango dira: gehienez 10-12 lagunekoak, baina 5-6 lagunekoekin ere tailerrak martxan jarriko dira arazorik gabe.
Izen-ematea zabalik dago: Loatzo Musika Eskolan bertan edo herriko udaletxeetan egin daiteke, eta informazio gehigarria ere toki horietan eskura daiteke.
Helburu nagusiak
Loatzo Musika Eskolako kidea den Idoia Balza irakaslearen hitzetan, tailerraren helburua "adinekoen bizi-kalitatea hobetzea" da. Horretarako, hiru arlo nagusi lantzen dituzte: alderdi fisikoa, kognitiboa eta emozionala.
Balzak azpimarratu duenez, “tailerrek alderdi soziala ere indartzen dute, elkargune bilakatzen direlako. Askok bakarrik bizi dute egunerokoa, eta hemen besteekin harremanak sortzeko aukera dute, musikaz gozatzen duten bitartean.”
-------------
Metodologia
Saioak dinamikoak eta askotarikoak dira: ariketetan oinarrituta, batzuetan bakarka egiten dira, besteetan binaka edo taldean. Ariketa guztiak lotuta daude hiru zutabe nagusiekin, eta alderdi horiek lantzeko diseinatuta daude.
“Sortzen den egoera oso polita eta oso berezia da,” azaldu du Idoia Balzak. Parte-hartzaileek bizipen bereziak partekatzen dituzte, musikaz eta elkarren laguntzaz gozatuz.
Erreportaje osoa irakurgai dago Aiurri 677 hamaboskarian
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.