🔥Hemen da baterajotzeko egitarau osoa!
— Euskal Herriko Gazte Feministak (@EHGFeministak) September 12, 2025
hitzaldiak, tailerrak, ikuskizunak, aisialdia... Feminismoa Lubaki dugunok Zaldibarren elkartuko gara urriaren 31tik azaroaren 2ra bitarte.
Galduko duzu? Eman izena biografiako estekan pic.twitter.com/WW55PrqSaK
Ostiral iluntzean emango diote hasiera hiru eguneko hitzordu-sortari, "Gutxi irabazi dugula dioena gezurretan ari da" izenburu duen mahai-inguru zentralarekin. Afal ostean, berriz, bertso-saio musikatua izango da: Jone Lizarralde gai-jartzaile dela, oholtzara igoko dira Oihana Arana, Araitz Katarain eta Kattin Madariaga, Aner Peritzen zein Irene Ruiz de Austri musikarien laguntzaz. Hala, eguna ixteko, kontzertua emango du Olatz Salvadorrek.
Biharamunean, beste mahai-inguru zentral batek zabalduko du jardunaldien martxa: "Lubaki feministatik, norantz?". Hori horrela, tailerrez eta hitzaldiz josita izango da bigarren eguna eta iluntzeko 19:00etan kaleak hartuko dituzte. Jarraian, afariaren aurretik vogue show-a egingo du Nefertitik eta afalostean kontzertuen txanda izango da: Mikosis, Perlata, Ganibet, Maruxak, Siwanaba, Labar eta DJ Pezon.
Azken eguna azoka batekin biribilduko dute. Bien, bitartean, marianitada eta pintxada izango dira, itxiera-ekitaldiaren aurretik.
"Su hau dena"
Pasa den ekainean, aurtengo Baterajotzeko kantua aurkeztu zuten Euskal Herriko Gazte Feminisitek, Zaldibarren bertan, "Su hau dena". Olatz Salvadorrek eta Iholdi Beristainek ipini diote ahotsa Aner Peritzek eta Aissa Intxaustik idatzi duten abestiari.