Egungo txapelduna izateagatik, faborito gisa abiatu zuen Ansak abuztuaren 9an hasitako Buruz Buruko Eusko Label Txapelketaren 43. edizioa. Tartean izandako lesioak, baina, bere jarduna eta ibilbidea baldintzatu du lehiaketan. Baldintzatu bai, oztopatu ez, ordea: aurrera doa txapelketan Urnietako aurrelaria eta biharko partidan Juanenea garaituz gero, finalerako txartela eskuratuko du.
Zer egin behar dute interesa duten Aiurrikideek?
• Whatsapp mezu bat idatzi "Erremonte" hitz-gakoarekin Aiurriko telefono-zenbakira, izen-abizenekin: 619 163 537
• E-posta idatzi "Erremonte" hitz-gakoarekin diseinua@aiurri.eus helbide elektornikora, izen-abizenekin