Ibaitik Itsasora

Gipuzkoara iritsita, Irunen, CAFen konplizitatea salatu zuen "Ibaitik Itsasora" martxak

Eli Errondosoro 2025ko ira. 20a, 07:40

Bera eta Bortziriak atzean utzi eta Irunera heldu ginen atzo. CAF enpresak Israelen politika kolonialistan daiak inplikazioa salatzeko parada hartu zuen "Ibaitik Itsasora" martxak, besteak beste. Gaur du azken etapa ibilaldiak. Irundik Hendaiarako bidea eginez. Palestinari elkartasuna erakutsi nahi du oro dago gonbidatuta gaurko ibilaldian. Elkar ikusiko gara! 

Doneztebe (Malerreka) atzean utzi eta Bortzirietara abiatu ginen osteguneko 9. etapan, eta Beran amaitu genuen.

Bertan, Nafarroako gainerako herrien antzeko harrera beroa jaso genuen, udal ordezkarien eta herri elkarteen eta norbanakoen ongietorria.

Hurrengo goizean, ikastetxeko lehen hezkuntzako komunitatea bidelagun genuela, Irunera abiatu ginen. Horrela, Nafarroa atzean utzi eta Gipuzkoara iritsi zen “Ibaitik Itsasora" martxa, 15 kilometroko bide berdeari jarraituz.

Irungo San Juan plazan egin zen elkarretaratze nagusia. WeCanDanza taldeko dantzariek dantza/antzerki lan ikusgarri batekin, Gazako biztanleen mina ezin artistikoagoa eta plastikoagoa adierazi zuten.

 

Ondoren, ia mila lagunez osatutako manifestazioa osatu, eta CAFek Irunen daukan delegazio aurrera abiatu ginen, salaketa-kontzentrazioa burutzeko asmotan.

Antolatzaileek ondo adierazi zuten bezala, mezu bat bidali genion CAFi, zigorgabetasuna amaitu zela adieraziz. Bertan egin zen hitzartzean adierazi zenez, CAFeko langileak ere Palestinan gertatzen ari genozidioa salatzeko Tuteratik abiatu zen martxari eta bere helburuei elkartasuna erakutsi diete eta argi adierazi dute “oraintxe dela garaia apartheid-trenetik jaisteko”.

</div Gaur amaitzen da Hendaiara abiatuta. Ekitaldiz beteriko eguna dugu zai. Palestinan gertatzen ari den izugarrikeriarekin atsekabetuta dagoen gizaki oro, gonbidatua dago. Elkar ikusiko gara!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!