Erremonteko buruz buruko finala ikusteko sarreren zozketa

Aiurri 2025ko ira. 23a, 08:39

Aiurrikide izateak saria dakar: bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu Aiurrik, erremonteko txapelketa nagusiko buruz buruzko finala ikustera joateko. Galarretan izango da kirol-hitzordua, irailaren 27an. Barrenetxea IV eta Juanenea izango dira txapela eskuratzeko hautagaiak, aurreko asteburuan, Ansa finaletik kanpo geratu ostean.

Buruz Buruko Eusko Label Txapelketaren 43. edizioa finalera iritsi da. Sarrera lortu nahi?

 

Zer egin behar dute interesa duten Aiurrikideek?

• Whatsapp mezu bat idatzi "Erremonte" hitz-gakoarekin Aiurriko telefono-zenbakira, izen-abizenekin: 619 163 537

• E-posta idatzi "Erremonte" hitz-gakoarekin diseinua@aiurri.eus helbide elektronikora, izen-abizenekin  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!