Sagar uzta handia aurreikusi da

Aiurri 2025ko ira. 24a, 10:03

Euskal Sagardo jatorre deituratik jakinarazi dutenez, Euskal Herriko sagastirik gehienetan sagar uzta handia espero dute aurten. Dagoeneko sagar biltzen hasi dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan. Guztira 6-7 milloi kg biltzea aurreikusten dute.

Iazko urtearekin alderatuta, uzta handiagoa da aurten eta 6-7 miloi kg Euskal Sagar biltzea aurreikusten du Kontseilu arautzaileak. Heldutasunari dagokionean, iaz baino pixka bat aurreratuxeago dator heldutasuna, loraldia beranduagokoa izan bazen ere.
Udako gaueko beroek eragindako aurreratzea izango da seguru asko. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagastirik gehienetan espero da sagar gehiago.

Atzo eman zituzten azalpenak Altzoko Ipintza baserriko sagastian. Uztaren nondik norakoak azaltzeaz gain, sagarraren inguruko azterketa proiektuen berri eman du sektoreak eta beren apustuen berri eman dute Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiko arduradunek.

Urtez urte geroz eta sagar gehiago ari da izaten bertako sagastietan, dauden sagastiak zaindu eta sagasti berriak aldatu eta produkzioan sartu ahala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!