Belkoaingo tontorretik pasako dira mendizaleak, besteak beste
Lasarte-Oria Trail elkarteak antolatzen du Mendi Festa, eta seigarrengo edizioa beteko du aurten. Bi ibilbide antolatu dituzte: luzea eta motza. 30 kilometrokoa izango da luzea, eta Buruntza, Belkoain, Atxulondo eta Andatza zeharkatuko dituzte parte-hartzaileek. Motza, berriz, 15 kilometrokoa izango da, eta publiko zabalagoari eta haurrak dituzten familiei zuzendua da. Informazio gehiago, Txintxarri aldizkarian.