Global Sumud Flotillaren aldeko elkarretaratzeak, Andoainen eta Amasa-Villabonan

Aiurri 2025ko urr. 2a, 09:30

Andoaingo hitzordua BDZ taldeak antolatu du.

Gazara laguntza daramaten hainbat ontzi antzeman ditu bart Israelgo armadak eta, horren aurrean, gizartearen erantzuna berehalakoa izan da: elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko. 

Andoainen Goikoplazan egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan, BDZ-k deituta. Aiztondon, berriz, bi hitzordu izango dira: batetik, 19:00etan Amasa-Villabonako udaletxeko plazan Gazarako Mugimendu Globalaren deialdiarekin bat eginez eta, bestetik, 19:30ean, Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian, Palestinarekin Elkartasuna eragileak deituta.

Andoain, 19:00etan

 

Amasa-Villabona, 19:00etan


Amasa-Villabona, 19:30ean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!