Palestinari babesa adierazteko hainbat hitzordu izan da gaur eskualdean. Amasa-Villabonako Errebote plazan, elkarretaratzea egin dute 19:00etan Gazarako mugimendu globala elkarteak deituta. Orduerdi beranduago, Zizurkil eta Villabona arteko oinezkoen zubian egin da mobilizazioa, Palestinarekin Elkartasunak deituta.