Ez du etenik palestinarren aldeko elkartasun olatuak: mobilizazioak izango dira Euskal Herri osoan, mugimendu feministak deituta, "Feministok Palestinarekin" lemapean. Bailaran, Amasa-Villabonan eta Andoainen egingo dute bilkura bana. Hitzordua urriaren 10ean da, 19:00tan hasita.