Buruntzaldeko ibilbideen egunaren edizio berria, datorren urriaren 19an

Aiurri 2025eko urriaren 10a

Buruntzaldeako Ibilbideen 17. edizioa iristear da. Gaurkoa aurkezpen eguna izan da, Goikoplazan egin dutena. Bertara hurbildu dira Andoaingo eta inguruko herrietako ordezkariak.  

"Ekimen honen bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute Buruntzaldeko landa-ingurune naturala ezagutzeko, jarduera fisiko arina eta lehiarik gabekoa eginez, edozein adin eta mailatako pertsonentzat egokia dena", azaldu dute antolatzaileek.

Buruntzaldeako Ibilbideen 17. Eguna

  • Urriak 19, igandea. 8:00-14:00.

Kontrolak, anoa eta argibideak:

  • Andoain, Urnieta: herriko plaza.
  • Lasarte-Oria: Elizatze plaza.
  • Usurbil: frontoia.

Informazio gehiago, udal kiroldegietan:

    • Andoain: 943 30 01 47.
    • Lasarte-Oria: 943 37 61 82.
    • Urnieta: 943 00 83 28.
    • Usurbil: 943 37 24 98.

Seinaleak eta koloreak, herriz herri

Zehazki esanda, aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

  • Andoain-Lasarte-Oria. Buruntza mendia zeharkatuz (edo gailurra eginda). Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez egin daiteke  soilik eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • Andoain-Urnieta. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • Andoain-Usurbil. Andatzatik barrena, ibilbide luzeena da. Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • Lasarte-Urnieta. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • Lasarte-Oria-Usurbil-Aginaga. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Itzulerarako autobus zerbitzua:  

  • Usurbil, San Inazioko biribilgunea: 12:07, 13:07, 14:07.
  • Lasarte-Oria, Dorretxeko biribilgunea: 12:15, 13:15, 14:15.
  • Andoain, Goikoplaza atzealdea: 12:30, 13:30, 14:30.
  • Urnieta, Kiosko geltokia: 12:40, 13:40, 14:40.

Antolatzaileak: 

Buruntzaldeko udaletako kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil). Arduradun nagusia: Usurbilgo Udala.

Laguntzaileak: Euskalduna Mendigoizale Elkartea (Andoain), Ostadar S.K.T. (Lasarte-Oria), Super Amara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!