Oriamendi erremontea biziberritzeko enpresak jarrera dinamikoa erakutsi du azken urteotan. Larunbat honetan Gross erremonte jaialdiaren lehen edizioa egingo dute. Antolatzaileen esanetan, "larunbatekoak erremontea bizitzeko eta ulertzeko modu berri bat ekarriko du. Jaialdi berezia izango da, erremonteaz harago joango dena".
Ospakizunaren osagai nagusiak, 16:00tan hasita
Erremonteko txapelketa azkarra, maila handiko partidekin; garagardo azoka, lau garagardotegi desberdinekin; musika eta gastronomia, food truck-ak eta DJak.