Eneko Mesaren lan bikaina, Espainiako halterofilia txapelketan

Aiurri 2025ko urr. 13a, 12:02

Urriaren 4an  Espainiako 15 urtez azpiko txapelketa jokatu zen Culleran eta Denok Danena taldeko Eneko Mesa lehiatu zen bertan. Ekaitz Cortajarena entrenatzailea izan zuen laguntzaile, eta lan bikaina egin zuen gazteak, urrezko hiru domina eskuratuta. 

Taldekideek bidali dute eguneko kronika: "Enekok 71 kilo kategorian, 82 kilo altxa zituen abiadan,106 kilo bi denboratan eta 188 kilo izan zen bere total olinpikoa. Lan ona egin zuen eta urrezko 3 domina eskuratu zituen, bat abiadan, bestea bi denboran eta hirugarrena total olinpikoan. Kategoria guztiak kontuan hartuta berriz, txapelketa guztiko 3. markarik hoberena lortu zuen eta 3 dominekin batera trofeoa ere jaso zuen.

Sari banaketan, beste pultsularien artean adinez gazteena izan zen Eneko, 14 urte besterik ezbaititu eta oraindik ere datorren urtea gelditzen zaio 15 urtez azpikoen artean lehiatzeko. Jarrai dezala lanean, animo klubeko partaideen aldetik eta zorionak bioi, Eneko eta Ekaitz!"


Urriaren  11n, bestetik, Euskadiko Junior Txapelketa jokatu zen Gasteizen  eta Danenatik Gipuzkoa ordezkatuz honako kirolariak aritu ziren: 
- Emakumezkoetan - Isabella Gonzalez, Nahia Santxez eta Kisbel Lopez.  Ordezkoak: Maialen Zubeldia eta Mirari Maqueda. 
- Gizonezkoetan - Reda El Byad eta Unai Mesa. Ordezkoak: Ander Rodriguez eta Sergio Gonzalez

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!