Palestinako kazetariekin, elkartasunez

Aiurri 2025ko urr. 15a, 11:00

Sindikatuek deituta, lan uzteak deituta daude Euskal Herria osoan. Aiurriko erredakzioak bat egin du ekimenarekin.

Mugarik Gabeko Erreportariak erakundeak mundu mailan egindako eskaerekin bat datoz Aiurri eta TOKIKOM, Israelgo estatua Palestinan egiten ari den sarraskia –baita kazetariena ere– salatzeko. Geroztik, aldarria ez da aldatu: besteak beste, bukatu dadila Israelgo armadak Gazan kazetarien aurka erakutsi duen inpunitatea eta atzerriko prentsari eman dakiola Gazara askatasunez eta independentziaz sartzeko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!