Parte-hartzaile ugari erakarri zituen Buruntzaldeko Ibilbideen egunak

Aiurri 2025ko urr. 20a, 14:33

Ehunka naturzale eta mendizalek hartu zuten parte Buruntzaldeko Ibilbideen XVII. egunean atzo goizetik, Andoainen, Urnietan, Lasarte-Orian eta Usurbilen jarri zituzten irteera postuetan izena eman ondoren. Eskualdeko natur gune eta parajeetan ibiltzeko eguraldia aproposa topatu zuten atzo, egia esatera. Andoaindik Lasarte-Oriara, Urnietara edo Usurbilera abiatu ziren zenbait parte-hartzaileekin egindako argazki-bilduma, hemen ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!